EGIN ZAITEZ EIGEKO BAZKIDE
Euskarri fisiko edo digitalean, maiztasunez argitaratu edo zabaltzen den edozein komunikabide grafiko edo ikus-entzunekotan argitara emateko asmoz, argazki edo bideo kameraz irudiak jasotzea jarduera profesional nagusitzat duen eta Euskal Herrian bizi den pertsona oro izan daiteke EIGEko kide.
BEHARREZKO DOKUMENTUAK
- Norberaren aurpegi argazkia (karnet estilokoa).
- Nortasun agiriaren kopia.
- Jarduera profesionala egiaztatzeko dokumentuak (Azken nominaren goiburuaren kopia, soldatapeko langileen kasuan edo/eta autonomo kuota ordaindu izanaren ziurtagiria eta argazki edo kamera operadore jardunari dagokion IAE ordaindu izanaren ziurtagiria).
- Kontu Korrontearen IBAN zenbakia
Bidali, mesedez, mezu elektroniko bat, goian eskatutako datu guztiekin info@eige.info helbidera, bazkidetu nahi duzula esanez.