EUSKAL HERRIKO INFORMATZAILE GRAFIKOEN ELKARTEA

 

ASOCIACIÓN DE INFORMADORES GRÁFICOS DE EUSKAL HERRIA

 

ASSOCIATION DE PHOTOGRAPHES ET JOURNALISTES-REPORTERS D’IMAGE DU PAYS BASQUE

Hauek dira Euskal Herriko Informatzaile grafikoen Elkartearen helburuak.

Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkartea, 1.998ko Apiriliean eratutako diru asmorik gabeko elkarte profesionala da; Europar Elkarteen Estatutua arautzen duen Europar Kontseiluaren Erreglamenduan oinarritutakoa.

Bazkideen interes kultural, profesional eta ekonomikoak babestea, zabaltzea, bultzatzea eta ordezkatzea.

Bertako zein nazioarteko organismoen aurrean, bazkideen defentsa eta beraien lan eremuko interesen aldeko gestioak egitea, jardun profesionala ahalbidetu eta errazteko.

Ikastaro, hitzaldi eta bestelako ekitaldi kulturalen bidez, bazkideen profesionaltasuna bultzatzea.

Euskal Herrian edo kanpoan, antzeko helburuak dituzten elkarteekin akordioak sinatu eta elkarlana bultzatzea.

Elkarteak edo elkarteko bazkideek antolatu edo sustaturiko proiektu profesional edo lan eremuko ekimenetan parte hartzea.

Elkartearen eremuan, bazkideak ordezkatzea, lan eskubideen negoziazio kolektiboetan.

Elkarteko kide ez izan arren, bertako edo kanpoko profesionalei lan eremuan laguntza eskaintzea.

Bazkideen arteko elkartasun profesionala eta giza-mailakoa sustatu eta beraien arteko harremana sendotu dezaketen ekintzak bultzatzea.

Egin zaitez EIGEko bazkide