ELKARRETARTARATZEAK DEITU DITU EIGEK 1. MAILAKO FUTBOL TALDEEN ENTRENAMENDU ZELAIETAN

ESTATU ESPAINIARREKO INFORMATZAILE GRAFIKOEKIN BATERA, INFORMAZIOA EMATEKO ESKUBIDEA ALDARRIKATU DU

COVID-19ren pandemia dela eta, Espainiako Gobernuak deklaratutako alarma-egoeraren ondorioz, erreportari grafikooi kirol-eremuetara sartzeko debekua ezarri zaigu segurtasuna haitzakitzat hartuta. Egoera honen aurrean, EIGEk, estatu espainiarreko informatzaile grafikoen beste elkarte batzuekin elkarlanean, elkarretaratzeak antolatu ditu lanerako eskubidea aldarrikatzeko.

Realak, Alavesek eta Osasunak, Zubietan, Ibaian eta Taxoaren dituzten instalazioen atarian elkartu gara, Lehen Mailako taldeen informazioa kubritzen dugun kazetari grafiko multzo bat, Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteak (EIGE), estatu espainiarreko hainbat elkarterekin batera antolatutako protesta-deialdira. Futbol Liga Profesionalak kazetari grafikooi entrenamendu eta futbol zelaietara sartzeko ezarri zaigun debekua salatzea izan da protesta antolatzeko arrazoia. .

Orain arteko entrenamenduak kubritzeko erabilitako guneek, jokalari edo teknikariek eta informatzaile profesionalen artean behar adina distantzia mantentzeko behar besteko tamaina izanik eta balizko osasun arriskuak minimizatzeko, informatzaile grafikook, geure jarduna osasun-agintariek gomendatutako segurtasun neurri guztiak betez egiteko prest gaudela jakinik, ez dugu ulertzen ezarri nahi zaigun debekua..

Kontraesankorra da, agintarien baimen egokiekin, Osasun Ministerioak eskatutako segurtasun eta higiene baldintza guztiak betez, informatzaile grafikook pandemia hau hasieratik kubritzen aritu izana, bai ospitale, bai ZIU, morge eta zaharren egoitzetan, eta orain kirol-instalazioa eta futbol-zelaietara sartzen ez uztea.

Ibaian, Arabako Kirol Kazetarien Elkartearekin batera antolatu dugu deialdia, eta Taxoaren Nafarroako Erreportari Grafikoen Elkartearekin elkarlanean.

Elkarbanatu hau