INFORMATZAILE GRAFIKOEN SEGURTASUN-PROTOKOLOA EZARTZEKO ELKARRIZKETA-MAHAI BAT BEHAR DA LIGAKO ENTRENAMENDU ETA PARTIDETAN.

Joan den maiatzaren 25ean, elkarte profesionalok manifestu bat kaleratu genuen, eta, bertan eskatu genuen informatzaile grafikoek estatu espainiarreko talde eta liga profesionalek antolatutako entrenamendu eta partidetan irudiak hartzeko aukera izan zezatela. Gaur gaurkoz ez dugu erantzunik jaso, ez Kirol Kontseilu Gorenaren aldetik, ez eta neurrian La Ligaren aldetik ere.

INFORMAZIO ESKUBIDERAEN ALDEKO ELKARTARATZEA

COVID-19ren pandemia dela eta, Espainiako Gobernuak deklaratutako alarma-egoeraren ondorioz, erreportari grafikooi kirol-eremuetara sartzeko debekua ezarri zaigu segurtasuna haitzakitzat hartuta. Egoera honen aurrean, EIGEk, estatu espainiarreko informatzaile grafikoen beste elkarte batzuekin elkarlanean, elkartaratzeak antolatu ditu lanerako eskubidea aldarrikatzeko.