GUARDIA ZIBILAK KAZETARI BATI MUGIKORRA KENDU ETA GRBATZEN JARRAITZEA ERAGOTZI DIO

MIKEL URABAIEN, DIARIO DE NOTICIASEKO KAZETARIA DA ETA 'AGINTARITZARI ERASO' EGITEAZ SALATU DUTE

Astelehenean Espainiako errege-erreginek Zizur txikira egin zuten bisitaz protesta egiteko gerturatu ziren manifestari eta Guardia Zibilen arteko liskar bat grabatzera hurbildu zenean, Mikel Urabaien kazetaria identifikatu egin zuten, eta autoritatearen aurkako atentatua egotziko ziotela mehatxu egin zioten, operazioaren ardura zuen ofizialak gertatutakoa filmatzea galarazi ostean.

Kazetariak azaldu duenez, “Hainbat pertsona ohartu zirenean erregeak ez zirela haien aurretik igaroko, Aspaceko aterantz abiatu ziren pankartekin”. Orduan, poliziak azkar ibili ziren “hainbat bultzadaz uxatzeko, indarra erabili beharrik izan gabe atzera egin zuten arren”, ziurtatu zuen. Egoera ikusita, erredaktoreak mugikorra atera eta korrika joan zen gertatzen ari zena grabatzera, “Manifestarien saiakerak eta Poliziaren ondorengo bultzadak beste zerbaiten ondorio izan zitezkeelakoan”, azpimarratu zuen. “Hurbiltzen ari nintzela, polizietako bati esan nion prentsako langilea nintzela arazorik izan ez nezan eta grabatzen jarraitzeko baimena eman ziezadan, baina niregana biratu zen, nire lanbidea errepikatzen jarraitzen nuen bitartean, nahasteak saihesteko”, adierazi zuen Urabaienek. (DIARIO de NOTICIASetik hartutako zaita)

Mikel Urabaien kazetaria Guardia Zibilez inguratua. ARGAZKIA: Patxi Cascante

ARGIAk eta DIARIO de NOTICIASek gaiaren inguruan argitaratutakoak irakurri.

*Eskerrak eman nahi dizkiogu Patxi Cascante eta Volswagengo ELAri berri honetarao irudiak uzteagatik.

Elkarbanatu hau