INFORMATZAILE GRAFIKOEN SEGURTASUN-PROTOKOLOA EZARTZEKO ELKARRIZKETA-MAHAI BAT BEHAR DA LIGAKO ENTRENAMENDU ETA PARTIDETAN.

Joan den maiatzaren 25ean, elkarte profesionalok manifestu bat kaleratu genuen, eta bertan eskatu genuen informatzaile grafikoek estatu espainiarreko talde eta liga profesionalek antolatutako entrenamendu eta partidetan irudiak hartzeko aukera izan zezatela. Gaur gaurkoz ez dugu erantzunik jaso, ez Kirol Kontseilu Gorenaren aldetik, ez eta neurrian La Ligaren aldetik ere.

Oso gertakari larritzat jotzen dugu prentsa eta telebistako informatzaile grafikoek, liga hasteko 10 egun falta direnean, kirol-entrenamenduetan sartu ezinik jarraitzea, eta ligako norgehiagoketara sartzeko baieztapen ofizialik ere ez izatea, oso aipagarriak iruditzen zaizkigun bi alderdi kontuan hartuta:


1-. Funtsezko zerbitzua gara

2-. Gaur egun lan egitea debekatuta duen sektore profesional bakarra gara.


Osasun Ministerioak helarazi dizkigun jarraibideei kasu eginez, espainiar estatuko Kirol Ministerioari helarazi genion gure eskaera, eta Espainiar estatuko liga berehala hastekoa zela ikusita, informatzaile grafikoen egoera zailari erantzuteko Kultura eta Kirol ministroarekin premiazko bilera bat egitea eskatu genuen.


Bestalde, CSDren komunikatu ofizial baten zain jarraitzen dugu, lantzen ari diren zirriborroen nondik norakoak argitzeko; izan ere, egun hauetan, sare sozialetan, Lehen Mailan 8 informatzaile grafikoren sarrera eta Bigarren Mailan 4ren sarrrera onartzeari buruzko informazioa agertu da, eta ez dakigu informazio hori egiazkoa ote den; egia balitz, oso eskasa dela uste dugu, adibidez, Diputatuen Kongresua bezalako esparru itxietan, 8 argazkilari sartzen direla hemizikloan.

Tomasz Folta Fotografia

Argazki hauek Tomasz Folta argazkilariak Poloniako ligan ateratakoak dira.


Europako beste liga batzuetan, alde guztiak asetu dituen irtenbideak topatu dituzte. Nola egin duten erakusten duten argazkiak erantsi ditugu, eta Kirol Kontseilu Gorenari eta La Ligari eskatu diegu adibide horiek jarraitzeko.


Hemendik beste behin ere mahai bateratu batean hitz egiteko prest gaudela adierazi nahi dugu.

 

Idatzi hau Espainiar estatuko ANIGP elkarteko zuzendaritzak egin du publiko, elkarlanean ari garen beste elkarte guztien adostasunarekin.

Elkarbanatu hau